Udaran bezala, garbiketa eta mantentze lanak egingo dira udal kiroldegiko instalazioetan.
ELORRIO | Abuztuan geldialdi tekniko bat egingo da eta horregatik udal kiroldegiko instalazioak itxita egongo dira 5etik 18ra. Geldialdi tekniko horrek, besteak beste, barruko igerilekua hustu eta garbitzeko, legionella bakterioa desinfektatzeko eta uraren parametroak garbitzeko balioko du, Osasun Sailak adierazi bezala. Elizaldeko kanpoko igerilekuak irailaren 8ra arte egongo dira zabalik.