1.694,81 euro bideratzen ditu, eguneroko gastuei aurre egin ahal izateko
ELORRIO | Elorriarrek nazio eta nazioarte mailako lehiaketa ofizialetan emaitza onak lortu dituzten banakako hainbat kirolari ditu. Lau pertsona nabarmendu behar dira: Ziortza Isasi Cristobal pistako txirrindularia, Celia Catarina Oliveira Ferreira kickboxing borrokalaria, Gontzal Murgoitio Esparza mendi korrikalaria eta Carlos Corcuera Mazorriaga potentzia jasotzailea.
Isasi bederatzigarren sailkatu zen Herbehereetan jokatu zen Europako Pista Txapelketan. Gainera, lehena izan zen Espainiako Pista Txapelketan banakako jazarpen modalitatean, bigarrena scrach proban eta hirugarrena kanporatze proban. Azkenik, hamargarren postua lortu zuen Danimarkan jokatutako Munduko Pista Txapelketan, taldekako jazarpen proban. Oliveira bigarren izan zen Guadalajarako K1 light + 70 kg kategorian eta hirugarren kick light kategorian.
Murgoitio bigarren izan zen Skyrace proban eta laugarren International Skyrunnig Federation-ek Montenegron antolatutako Gazteen Munduko Txapelketako kilometro bertikaleko proban, U-23 kategorian. Corcuera hirugarren geratu zen AEPk Colindresen antolatutako lehen Iparraldeko Txapelketan, 93kg-ko kategorian, eta hamazazpigarren AEPk Abadiñon antolatutako Ipar-mendebaldeko Lurraldeko Txapelketan, kategoria berean.