DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Elorriok Ferixa Nausikoen ekoizleentzat izena emateko epea ireki du

Eskaerak ekainaren 13ra arte aurkeztu daitezke

Gehienez 49 postu jartzea dago aurreikusita.

ELORRIO | Ferixa Nausikoetako azokan postua jartzeko eskabideak aurkeztu daitezke dagoeneko. Irailaren 7an egingo da azoka, Elorrioko ferialekuan, 10:00etatik 15:00ak arte. Itsaso Basaurik, Elorrioko Udaleko Kultura eta Jaietako zinegotziak, tokiko ekoizle oro gonbidatu du “aniztasuna bermatuko duen azokan” parte hartzera.
Izan ere, bertako ekoizleak eta produktuak sustatzeko eta babesteko aukera aparta ematen du azokak, eta urtero bezala, aniztasuna bermatzeko, produktu mota guztiei egingo zaiela lekua. Hala, oinarrietan zehazten den moduan, produktu motaren araberako salmenta arautuko da, aukera berdintasuna orekatzeko. Gehienez 49 postu jartzea dago aurreikusita.
Nekazariek eta artisauek ekainaren 13ra arte eman ahalko dute izena. Inprimakia bete eta udaletxeko HAZen entregatu beharko da, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara bitartean. Era berean, modu telematikoan aurkeztu ahal dira eskariak udaleko web orritik, ohiko ziurtagiri digitalen bidez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top