DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Elorriok Berriotxoako San Valentin eguna ospatzen du

Asteburuan itzuliko dira Bizkaiko patroiaren omenezko ekitaldiak

Meza nagusia Sortzez Garbiaren basilikan.
Meza nagusia Sortzez Garbiaren basilikan.

ELORRIO | Egun handia gaur elorriarrentzat. Hiribilduak Berriotxoako San Valentin zaindariaren eta Bizkaiko patroiaren eguna ospatu du. Ekitaldirik jendetsuena meza nagusia izan da, Sortzez Garbiaren basilikako elizan, baina bigarren urtez jarraian ez da aurreko paseotxo tradizionalik izan.

Meza nagusiaren ostean, Iturri Zoro Elkartearteako kideek Euskolabel hanburgesazko pintxoak oparitu dituzte. Eguna amaitzeko, Berrio-Otxoa Orfeoiaren emanaldia izango da Santa Anako kaperan, 20:00etan.

Asteburuari begira, larunbatean eta igandean, egun osoan zehar, pilota, pala eta frontenis txapelketen finalak jokatuko dira plazako frontoian, Hori-Hori pilota klubaren eskutik. Elorrixa Ekologia Taldeak antolatuta, azoka ekologikoa izango da igande goizean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top