Norgehiagoka 17:00etan hasiko da, San Roken

ERRUGBIA | Elorrio Rugby Taldeak pauso sendoarekin jarraitzen du Euskal Ligan azken asteburuan Kanpazar Arrasateren aurka 17-21 irabazi ondoren. Norgehiagoka honetan elorriarrek euren indar fisikoa erakutsi zuten 5. sailkatuaren aurka. Garaipen berria, denboraldiko 14. postua, orain arte porrot bakarra jaso baitu.Asteburu honetan derbia izango da San Roken Durango Rugby Taldearen aurka (larunbatean 17:00etan).
Aurreko asteburuan, Durangarrek Atletico San Sebastianen aurka 18-25 galdu zuten. Etxekoek irabazteko aukerak izan zituzten, baina gipuzkoarren aurka galdu zuten Arripausuetan jokatutako norgehiagoka entretenigarri batean. DRT 4 garaipen eta 11 porrotekin iritsiko da hitzordura.
Bestalde, Zornotza Ryugby Taldea, mailako azken sailkatua, atseden hartzetik dator eta jardunaldi honetan BRT Menditarrak hartuko du (larunbatean, 16:30ean, Larrea).