DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

El Salvadorreko ordezkaritza batek Berriz bisitatu du

Euskal Fondoaren finantzatutako lankidetza programa baten baitan egindako bisita instituzionala izan da

Patricia Canales, Juanma Balerdi, Keysi Centeno, Eneritz Azpitarte, Maria Herrero, Josue Bonilla, Orlan Isoird eta Aitor Landa.

BERRIZ | Joan den ostiralean, urtarrilaren 31an  El Salvadorreko ordezkaritza batek Berrizko Udala bisitatu zuen, Euskal Fondoa – Lankidetzarako Tokiko Erakundeen Elkartearen bitartez euskal udalerriek finantzatutako garapenerako nazioarteko lankidetza programa baten baitan egindako bisita tekniko-instituzional baten esparruan.

El Salvadorreko ordezkaritza Patricia Canales CDMYPE USOko zuzendaria (Sonsonateko Unibertsitateko Mikro eta Enpresa Txikirako Garapen Zentroa), Keysi Centeno Los Izalcos Mankomunitatearen Garapen Turistikorako Planaren proiektuaren arduraduna eta Josue Bonilla Los Izalcos Mankomunitateko gerenteak osatu zuten.

Egonaldia aprobetxatuz hainbat bisita burutu zituzten tokiko garapen ekonomikoa sustatzen duten erakundeetara eta ekimena laguntzen duten udaletara. Besteak beste, Elorrioko, Berrizko eta Zaldibarko udalen babesa du egitasmoak.

Zentzu horretan, Orlan Isoird alkateaz gain, Eneritz Azpitarte Zaldibarko alkatea, Maria Herrero Elorrioko alkateordea, Juanma Balerdi Euskal Fondoaren zuzendaria eta Aitor Landa Euskal Fondoaren Erdialdeko Amerikarako ordezkaria, El Salvadorreko ordezkaritzarekin izan ziren.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top