Euskadiko Antzoki Sareak umorea eta drama uztartzen dituen istorio bat taularatuko da

ERMUA | Maiatza honetan, eskualdea berriro bihurtuko da antzerkiaren erdigune, denboraldiko proposamen handinahietako baten etorrerarekin. Hilabeteetako prestakuntza-lanen ostean, ‘El Encargo’ antzezlana eskualdeko biran murgilduko da, eta geldialdi bereziak egingo ditu.
Iurreta inza eta gero, hurrengo zita barikuan izango da, maiatzaren 29an, Ermua Antzokian, 20:30ean.
Euskadiko Antzoki Sareak umorea eta drama uztartzen dituen istorio bat dakarkigu, itxaropen eta etsipenez, mundu kontrajarriez eta manipulazioaz hitz egiten duena. Kontakizuna argitaletxe garrantzitsu baten bulegoetan kokatzen da. Bertan, idazle arrakastatsu izan nahi duten bi hautagairi pertsonalki elkarrizketatuko diete egun berean; biek ala biek bultzada emozional zein ekonomiko bat behar dute euren bizitzak onbideratzeko. Azken aukeraketara iritsi diren azken bi pertsonak dira. Nork jasoko du eleberria idazteko enkargua? Prest egongo ote dira euren ideiei uko egiteko argitaletxe-kontratu garrantzitsu baten truke?
Fitxa artistikoa
-
Jatorrizko ideia: Juanma Cano
-
Zuzendaritza: Mikel Areitiourtena
-
Aktoreak: Maite Lorenzo, Ricardo Izaguirre eta Juanma Cano


