Sekulabedarrak antolatutako proban parte hartu dute haurrek eta nagusiek
DURANGO | Sekulebedarra Kirol Klubak antolatuta, adin guztietako ehunka korrikalari bildu dira gaur arratsaldean Santa Ana plazan, urteari agur esateko aurreikusitako ibilbideetako bat egiteko asmoz. Lehen lasterketa zero eta hamar urte bitarteko haurrentzat 17:00etan ateratzen zen, bigarrena 11 eta 15 urte bitartekoentzat 17:15ean eta 16 urtetik aurrerakoa 17:30ean abiatzen zen.