DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Eguzkia bihar arratsaldera arte; orduan, fronte batek hodeiak eta euriteak utziko ditu astelehenera arte

Tenperaturak altuak izango dira larunbatean, 30 graduren bueltan, baina igandean 22 graduraino jaitsiko dira.

Asteburu honetarako aurreikusitako denbora Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Asteburu honetarako aurreikusitako denbora Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Bihar arratsaldera fronte bat iritsi arte, euria eta zeru grisa, giro freskoarekin, batez ere igandean, eguraldi eguzkitsua eta udatiarra izango dugu. Gaur eta bihar bero egiten jarraituko du, larunbatean 30 graduko maximoekin, baina igandean 22ra jaitsiko dira.

Ostirala, eguzkia

Ostiralean udako giroa. Tenperaturak gradu pare bat egingo du gora kostaldetik gertu, eta gainerakoetan aurreko egunean bezala mantenduko dira, apur bat gora eginez. Zeruan hodei gutxi, goi-hodei batzuk goizean eta bero-hodeiak arratsalde-gauean barnealdean. Haize ahula ibiliko da, eta arratsaldean brisa ibiliko da. Giro freskoa lehen orduetan.

Larunbata, frontea iritsiko  da

Larunbatean prezipitazioak espero ditugu egunaren bigarren partean. Arratsaldean fronte hotz bat etortzeak markatuko du egunaren bilakaera. Goizean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira kantauri isurialdean, eta zerua oskarbi egongo da erdialdean eta hegoaldean. Arratsaldean, aldiz, hodeiak ugarituz joango dira eta zaparrada orokor samarrak botako ditu, zaparrada horietako batzuk trumoitsuak izatea baztertu gabe. Tenperatura maximoak apur bat jaitsiko dira, baina arratsaldean, prezipitazioak iristean, freskatu egingo du. Gainera, ipar-ipar-mendebaldeko haizeak indarra hartuko du egunaren bigarren partean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top