Gaur giro freskoagoa espero da, baina bihar hego-mendebaldeko haizea itzuliko da
EGURALDIA | Aste honetako aste nahasia Durangaldean. Euri apur bat egingo du, ez asko, eta hego-mendebaldeko haize zakarra ibiliko da hurrengo egunetan. Tenperatura maximoek ez dute aldaketarik izango, eta minimoek gora egingo dute hurrengo egunetan.
Astelehena, euria
Astelehenean eguraldia aldatu egingo da goizean. Goizaldean hego-mendebaldeko haizeak gogor jotzen jarraituko du, eta une horretan, ziurrenik, eguneko tenperatura maximoak izango dira. Baina goizeko lehen orduetan, haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta aldaketak iritsiko dira; tenperaturak azkar jaitsiko dira, zerua estali egingo da eta euria hasiko du. Goizean zaparradak botako ditu oro har, eta arratsaldean Kantauri isurialdean botako du gehien. Tenperatura minimoak azken orduetan izango dira, eta baliteke barnealdeko zenbait puntutan izotza egitea. Elur-kota 1.200 m inguruan egon daiteke eguerditik aurrera.
Asteartea, hego haizea
Asteartean hego-haizea ibiliko da eta eguneko tenperaturak gora egingo du. Goizaldean eta goizean goiz giro hotza izango dugu, batez ere barnealdean. Orduak igaro ahala, hego-mendebaldeko haizea gero eta biziago ibiliko da, eta arratsalde-gau partean gogor joko du. Horren ondorioz, termometroek gora egingo dute orduak igaro ahala, eta arratsalde-gaua nahiko epela izango da. Hodeiak aldakorrak izango dira eta noizean behin zaparradaren bat bota dezakeen arren, egunaren zati handi batean ez du euririk egingo.