DOT Durangaldea

Eguaztenean, Atxarteri buruzko dokumentala eta mahai ingurua Durangon

Lana proiektatuko da San Agustin Kulturgunean, 19:00etatik aurrera

Prouekzioa eguaztenean izango da

ABADIÑO |  Abadiñoko Udala, Ekopol ikerketa-taldearekin batera, Atxarteko Harrobien Paisaia Berreskuratzeko Plan Berezia garatzen ari da. Proiektu honen helburu nagusia degradazio egoeran dagoen gune hori berreskuratzea eta Urkiolako Parke Naturalean integratutako espazio bizi bat sortzea da. Prozesua eskualde osora zabaltzeko asmoz, asteazken honetan, apirilaren 29an, saio berezia egingo da Durangoko San Agustin Kulturgunean.

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, “Atxarte, iraganetik etorkizunera” dokumentalaren proiekzioarekin. Dokumentalaren ostean, gaiari ikuspegi anitz batetik heltzeko mahai-ingurua egingo da. Nerea Zuluagak (Ekopol) gidatutako saioan honako hauek hartuko dute parte:

  • Yola Reclusa: Dokumentalaren zuzendaria.

  • Oihana Azkorbebeitia: Mendiolako auzokidea eta mendi korrikalaria.

  • Raul Husillos: Biolurreko ingeniaria.

  • Arturo Apraiz: EHUko geologoa.

Antolatzaileen esanetan, saio honen helburua “hausnarketa kolektiboa sustatzea” da, birnaturalizazio prozesuak Durangalde osoko eragile eta bizilagunen ahotsa barne har dezan.

Galdetegia maiatzaren 14ra arte

Hausnarketa saioez gain, herritarrek ekarpenak egiteko bideak zabalik jarraitzen dute. Maiatzaren 14ra arte galdetegi bat bete daiteke prozesuan parte hartzeko. Informazio guztia eta inkesta helbide hauetan daude eskuragarri:

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top