DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko ZineKluba azaroaren 6tik aurrera jarriko da martxan

Lehenengo saioan Amama filma proiektatuko da, Asier Altuna zuzendariaren konpainiarekin. Zuzendariak elkarrizketa/solasaldia emango du amaieran.

Zine Klubeko saioak azaroan hasiko dira
Zine Klubeko saioak azaroan hasiko dira

DURANGO | Durangarrek ZineKlubaren saioez gozatu ahal izango dute, herrian zinemarekiko maitasuna sustatzen duen gunea, Durangoko Udalak ezagutzera eman dituen data berriekin. Emanaldiak hileko lehen asteazkenetan izango dira Zugaza zineman, 19:00etan, data hauetan:

Azaroak 6
Abenduak 4
Urtarrilak 8
Otsailaren 5ean
Martxoak 5

Lehenengo saioan Amama filma proiektatuko da, Asier Altuna filmaren zuzendariaren konpainiarekin. Zuzendariak elkarrizketa/solasaldia emango du amaieran.

Urtero gai ezberdin bat aukeratzen da pelikuletarako, aurten gaia “Etxea-Casa” da. ZineKlubeko bilera bakoitzean pelikula bat proiektatuko da eta beste bat gomendatuko da. Pelikulara joateko sarrerak 3 €balioko du. Bestalde, martxotik aurrera fanzine bat sortuko da parte hartu nahi duten CineClubeko partaideen artean.

Udalak Durangoko bizitza soziala aberastu eta zinemaren gozamena giro eroso eta parte-hartzailean sustatu nahi duen ekitaldi kultural honetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top