Kalejira, meza, luch bat eta saharar adingabeekin bazkaria

DURANGO | Aurten ere herriko San Roke auzoak bere egun handia ospatuko du, abuztuaren 16an, ostirala. Programazioari hasiera emateko kalejira egingo da goizeko hamaiketan, 12:00etan egingo den meza kantatuaren aurretik. Irteeran luntxa eskainiko da, eta 14:30ean, Saharako haurrekin batera, Rio de Oro GKEaren Oporrak Bakean programaren barruan, ohiko bazkaria egingo da.