DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko Lilakrosak bularreko minbiziaren aurka korrika egingo du

Astelehenean, hilak 24, kamiseten salmenta hasiko da Andragunean

Lilakrosa martxoaren 9an izango da.

DURANGO | Martxoaren 8aren harira, toki administrazioak Lilakrosaren edizio berri bat iragarri du, kirola, elkartasuna eta berdintasuna uztartzen dituen ekitaldia eta edizio honetan, kamiseten salmentaren bidez bildutako dirua bularreko minbiziaren ikerketara bideratuko dela aurreratu dute.

Ekitaldia martxoaren 9an izango da eta 11:30etan hasiko da kamiseta solidarioen salmentarekin. Ondoren, 12:00etan, XVIII. Berdintasunaren aldeko ibilbideari ekingo zaio, Ezkurditik abiatu eta Andra Marin amaituko dena.

Astelehenetik aurrera, otsailak 24, kamiseten aldez aurreko salmenta prestatu da Andragunean (Lariz dorrea 2), 4 euroren truke. Kamisetak astelehen eta asteazkenetan erosi ahal izango dira 16:30etik 18:30era, eta astearte eta ostegunetan 11:30etik 13:30era. Gainera, ingurumenarekiko konpromisoari eutsiz, aurreko edizioko kamiseta modelo bera mantenduko da. Halaber, ekitaldiaren egunean itsulapikoak prestatuko dira, nahi dutenek borondatezko dohaintza egin dezaten.

Durangoko Udalak herritar guztiak Lilakrosa 2025ean parte hartzera gonbidatzen ditu, izan ibilbidean parte hartuz, kamiseta solidarioa erosiz edo euren ekarpen solidarioa eginez.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top