DOT Durangaldea

Durangoko Kulturalak galdu egin du Leioara egindako bisitan (2-1)

Durangarrak 8. geratu dira Play Offeko postuetatik lau puntura

Leioaren aurkako porrota. Argazkia: Luis Iturrioz

FUTBOLA | Kulturaren porrota Leioan. Norgehiagoka zaila zirudien leioarren aurka, potentzial handiarekin. Unai Garcesek (17. min) eta Josu Yustek (27. min) lehen ordu erdian sartutako bi golek gauzak oso zail jarri dizkiete durangarrei, eta azken 2-1ekoa jarri dute Diego Fernandezek 73. minutuan sartutako golari esker. Emaitza honekin, taldea zortzigarren kokatu da ligan 33 punturekin, igoera lortzeko Play-Off postuetatik lau puntura.

Hurrengo jardunaldian, Aurrera Vitoria hartuko dute larunbatean Tabiran, 17:00etan, seigarren postuan.

Jardunaldia gure ordezkarientzat uzten dizuegu.

Bigarren RFEF

Basconia 2 – Amorebieta 1

Hirugarren RFEF

Leioa 2 – Kulturala 1

Ohorezko Maila

Amorebieta B 0 – Zalla 1

Lehentasunezkoa

Otxarkoaga 3 – Abadiño 0

Lehen eskualdekoa

Lemoaharrobi 3 – Iurretako 0

La Merced 3 – Zaldua 1

Umore Ona 1 – Ermua 1

Galdakao 1 – Elorrio 5

Etxebarri 4 – Ezkurdi 3

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top