DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko joan-etorriak % 46tik % 20ra jaitsi dira ibilgailuan

Jaitsiera hori 2003-2022 aldian gertatu da, Durangoko Udalak emandako datuen arabera.

Durangok Mugikortasunaren Europako Astea aurkeztu du gaur goizean.
Durangok Mugikortasunaren Europako Astea aurkeztu du gaur goizean.

DURANGO | Durangoko Udalak Mugikortasunaren Europako Astea aurkeztu du gaur goizean. Mireia Elkoroiribe alkateak agerraldia aprobetxatu du herriko mugikortasunari buruzko datuak emateko. 2003-20022 aldian, udalerri barruan autoz egiten diren joan-etorriak % 46tik % 20ra murriztu dira, oinez egiten direnak % 53tik % 70era igo dira, eta bizikletaz egiten direnak, berriz, % 0,7tik % 7,4ra. «Jendea mugitzeko moduen alderaketak dira. Azken datuak 2022koak dira, beraz, ordutik hobera egingo dute. Datu horiek hobetzea ahalbidetzen diguten politikak bultzatzen jarraitzea da gure helburua. Zentzu horretan, garrantzitsua da garraiobide horien arteko bizikidetza hobetzea», azaldu du alkateak.

Mugikortasunaren Europako Asteari dagokionez, irailaren 16tik 22ra egingo da. Espazio Publiko Partekatua lelopean, astean zehar hainbat jarduera ludiko eta hezitzaile egingo dira publiko guztientzat.

Irailaren 16tik 20ra, aurretiko jarduerak.

• Proiekzioak Zugaza zineman: Mugikortasun seguruari buruzko kontzientziazio bideoak (datak eta ordutegiak). Blue “klima aldaketari buruzko dokumentalaren proiekzioa: irailaren 19an, osteguna, 18.00etan.
• “Don ‘t be Dummy” kontzientziazio-kanpaina: irailak 17. Batxilergoko ikasleei zuzendutako jarduera San Agustin Kultur Gunean.
• Etxez etxeko informazio-triptikoen banaketa: Irailaren 13tik 16ra, mugikortasun seguru eta jasangarriari buruzkoa.

Larunbata, irailak 21:

  • Zumalakarregiko jarduerak (11.00etatik 15.00etara)
  • Bizikleten mantentze-lanei buruzko prestakuntza: 11. 00 ordu, adingabeentzako saioa/12:00, helduentzako saioa.
  • Zirkuituak: Mountain Bike eta Skate. Bizikleta irteera Bizikleta sarea ezagutzen, 13:00etan
  • Jarduerak José Miel Barandiaranen (11. 00:00etatik 15:00etara)
  • Tailerrak: Bike-paint (bizikletaz margotzea), eskulanak, taloak egitea, zurezko jokoak eta xakea.

Irailak 22, igandea: Autorik Gabeko Munduko Eguna

  • Zumalakarregi kaleko jarduerak (10.00etatik 14.00etara)
  • 3 × 3 saskibaloi lehiaketa, Tabirako klubarekin lankidetzan.

«Durangoko Udala harro dago urteko kanpaina honetan parte hartzen duten Europako hirien zerrendan sartzeaz, pertsona guztientzako irisgarriagoa, seguruagoa eta iraunkorragoa den hiri-ingurunea sustatzeko konpromisoa berretsiz. Herritarrei jarduera horiekin bat egiteko eta espazio publikoak elkarbizitzarako eta gozamen kolektiborako leku bihurtzen aktiboki laguntzeko gonbitea luzatu diete gaur goizean Durangoko Udaletik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top