DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko auzo bilerak Madalenara hurbilduko dira datorren asteartean

Datorren astean Landakora ere hurbilduko dira

Duela gutxi berritu da
Bilera datorren astartean izango da

DURANGO | “Auzoekin Batera” ekimenaren bidez, Durangoko Udalak herriko auzoak hobetzeko dituzten kezkak eta proposamenak bertatik bertara jasotzea nahi ditu. Eta helburu horrekin, auzo bileren datak ezagutzera eman ditu gobernu taldeak. Zehazki, martxoaren 5etik 13ra izango dira eta parte-hartze prozesu horren bidez, Udalak, bizilagunekin batera, etorkizunean egingo diren ekintzak definitu nahi ditu.

Guazak horrela sei bilera antolatu dira, guztiak arratsaldeko 18:00etan, eta Mireia Elkoroiribe alkateak eta gobernu taldeak zuzenean jasoko dituzte ekarpenak.

Bilera egunak eta auzoak

  • Madalena: martxoak 11, asteartea – Madalena parkea.
  • Landako: martxoak 12, asteazkena – Landako parkea.
  • Erdialdea: martxoak 13, osteguna – Udaletxeko plaza.

Topaketa horiek amaitu ondoren, Udalak jasotako ekarpen guztiak aztertuko ditu, auzoen hobekuntzan duten bideragarritasuna eta eragina baloratzeko konpromisoarekin. Ondoren, kontuak emateko saio bat egingo da, proposamenak udal-planetan nola txertatuko diren azaltzeko.

“Entzute aktiboko dinamika hau aurrekontu parte-hartzaileen prozesuarekin batera garatuko da, Udalak herritarren parte-hartzearekin duen konpromisoa indartuz. Aurreko edizioan, 200.000 euro bideratu ziren gazteentzako, adinekoentzako eta interes orokorreko proiektuetarako. Aurten, inbertsioa 600.000 eurora igoko da, auzoetan identifikatutako beharrizanak zuzenean asetzeko helburuarekin”, aurreratu du udal-gobernuak.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top