DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok zabaldu ditu kirola, kultura, euskara eta gazteria arloetarako laguntzak

Guztira 270.500 euro banatuko dira, iaz baino 22.000 euro gehiago

Eskaerak Durangoko Udalaren webgunean egin daitezke: www.durango.eus 

DURANGO | Udalak 2025. urteari begirako dirulaguntza deialdiak argitaratu ditu, tokiko proiektu eta ekimen ugari laguntzeko asmoz, funtsezko arlo hauetan: kirola, kultura, euskara eta gazteria. Aurten nabarmendu beharreko berrikuntza nagusietako bat da dirulaguntza askoren kopurua handitu egin dela, eta horrek aukera emango du kolektibo eta elkarte gehiagok laguntza horiek eskuratu ahal izateko. Ez da aldaketarik egon aurreko urteetan eskaeren beharrei erantzuteko nahikoa izan diren dirulaguntzetan.

Dirulaguntzak hainbat jarduera eta proiektutarako daude eskuragarri, besteak beste, kirol eta kultura ekitaldien antolaketa, euskararen sustapena eta gazteei laguntza ematea. Euskara arloan, 12.500 euro bideratu dira euskara bekak laguntzeko, 10.000 euro euskarazko aldizkako argitalpenetarako, 5.000 euro errotuluak eta web orriak euskaraz jartzeko, eta 38.000 euro euskararen sustapenerako. Kirol arloan, partidak handitu egin dira eta, ondorioz, 52.000 euro daude kirol jarduerak antolatzen dituzten elkarteentzat, 40.000 euro elkarteen fitxa eta arbitraje gastuetarako, eta 11.000 euro goi mailako kirolarientzat. Kultura arloan, 72.000 euro bideratuko dira ohiko jardueretarako eta 5.000 euro jarduera kultural berezietarako. Gazteria arloan, 25.000 euro eskainiko dira gazte elkarteek antolatutako jardueretarako.

Guztira, 270.500 euro banatuko dira, iaz baino 22.000 euro gehiago.

Eskaerak aurkezteko epeak

Dirulaguntza desberdinetarako eskaerak arlo bakoitzerako ezarritako epeen barruan aurkeztu behar dira. Epeak dirulaguntza motaren arabera aldatzen dira, eta honako hauek dira:

Euskara-bekak laguntzeko dirulaguntza
Zenbatekoa: 12.500 €
Aurkezteko epea: uztailaren 15era arte

Euskarazko aldizkako argitalpenetarako dirulaguntza
Zenbatekoa: 10.000 €
Aurkezteko epea: ekainaren 2ra arte

Errotuluak eta web orriak euskaraz jartzeko dirulaguntza
Zenbatekoa: 5.000 €
Aurkezteko epea: urriaren 31ra arte

Euskararen sustapenerako dirulaguntza
Zenbatekoa: 38.000 €
Aurkezteko epea: ekainaren 2ra arte

Haur eta gazteentzako jarduerak antolatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntza
Zenbatekoa: 25.000 €
Aurkezteko epea: maiatzaren 26ra arte

Ezohiko kultur jardueretarako dirulaguntza
Zenbatekoa: 5.000 €
Aurkezteko epea: azaroaren 15era arte

Ohiko kultur jardueretarako dirulaguntza
Zenbatekoa: 72.000 €
Aurkezteko epea: ekainaren 2ra arte

Kirol jarduerak antolatzen dituzten elkarteentzako dirulaguntza
Zenbatekoa: 52.000 €
Aurkezteko epea: maiatzaren 26ra arte

Goi mailako kirolarientzako dirulaguntza
Zenbatekoa: 11.000 €
Aurkezteko epea: azaroaren 28ra arte

Kirol elkarteentzako fitxa eta arbitraje gastuetarako dirulaguntza
Zenbatekoa: 40.000 €
Aurkezteko epea: maiatzaren 26ra arte

Durangoko Udalak interesa duten pertsona eta elkarte guztiak animatzen ditu deialdi bakoitzaren oinarriak kontsultatzera eta eskaerak epe barruan aurkeztera.

Interesdunek xehetasun guztiak kontsultatu eta beharrezko dokumentazioa jaitsi ahal izango dute Udalaren webgunearen bidez: www.durango.eus (www.durango.eus/dirulaguntzak).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top