Obra horien helburua da ikusmen-desgaitasuna duten oinezkoen segurtasuna hobetzea, bi kaleen artean gurutzatzean.
DURANGO | Durangoko Udalak irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo ditu Herriko Gudarien kaleko eta Josemiel Barandiaran kaleko bidegurutzean, gaur astelehena eta ostirala bitartean. Obra horien helburua da ikusmen-urritasuna duten oinezkoentzako segurtasun-baldintzak hobetzea bi kaleen artean gurutzatzean, oinezkoen pasabideko zoladura egokituz.
Obra horietarako aurrekontua 5.800 eurokoa da. Abuztuan planifikatu dira jarduerak, herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Udalak aldez aurretik eskertzen du durangarren laguntza eta ulermena.