DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok “arreta eta zaintza” eskatu du adingabeekin, gertatutakoaren ostean

Pasadan ostegunean 19:45ean, 43 urte inguruko emakume batek behin eta berriz gonbidatu zuen adingabe bat ibilgailu batera igotzera

Gertakariak joan den ostegun arratsaldean jazo ziren.

DURANGO | Oraingo honetan, Durangoko Udala izan da herritarrei dei egin diena kontu handiz ibiltzeko eta ardurapeko adingabeekin jarrera zaintzailea izateko, joan den ostegun arratsaldean, martxoaren 20an, Tronperri kalean jazotako gertaera baten ondoren.

Arratsaldeko 19:45 inguruan, 43 urte inguruko emakume batek adingabe bati behin eta berriz auto batean sartzeko gonbita egin zion. Proposamena errepikatu izanaren aurrean, neskatoak lekua uztea erabaki zuen. Adingabearen legezko tutoreak salaketa jarri zuen Udaltzaingoan, eta Ertzaintzari helarazi zaio gertakaria ikertu dezan.

Bi polizia-kidegoek elkarlanean dihardute gertatutakoa argitzeko, eta haurrak ibiltzen diren udalerriko guneetan zaintza indartu da.

Udalak lasaitasun mezua helarazi nahi die herritarrei eta gogorarazi elkarlana eta arreta aktiboa funtsezkoak direla adingabeen segurtasuna bermatzeko. Era berean, garrantzitsua da jarrera arduratsua eta adi mantentzea, bereziki espazio publikoetan eta haurrentzako aisialdi-guneetan.

Bigarren kasua

Elorrioko Udalak ere kontu handiz ibiltzeko eskatu ondoren gertatu zen kasu hau, astearte arratsaldean udal kiroldegiaren inguruan izandako antzeko gertakari batzuengatik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top