DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangok 2025ean baserritarren merkatuan postu baterako lizentzia eskuratzeko epea ireki du

Interesdunek dagokion eskabide-orria bete eta abenduaren 13ko HAZn aurkeztu beharko dute, eskatutako dokumentazioarekin batera.

Epea abenduaren 13ra arte egongo da zabalik
Epea abenduaren 13ra arte egongo da zabalik

DURANGO | 2024ko abenduaren 13ra arte egongo da zabalik 2025eko ekitaldian Baserritarren Merkatuan postu bat betetzeko lizentzia eskatu nahi dutenek izena emateko epea.

Interesdunek dagokion eskabide-orria bete eta eskatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu beharko dute Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Eskabide-orria www.durango.eus webgunean dago eskuragarri.

Baserritarren merkatua aukera baliotsua da tokiko produktuak sustatzeko eta hurbileko merkataritza indartzeko. Horregatik, Udalak interesa duten ekoizle guztiak animatu nahi ditu Durangoko garapen iraunkorrari laguntzen dion ekimen honetan parte hartzera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top