DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durango kolorez eta tradizioz jantziko da Inauteriekin

Otsailaren 27tik martxoaren 4ra, bost eguneko ospakizunak antolatu dira

Martxoaren 1ean 18:00etan Surrandiak eta hartza izango dira protagonista nagusiak.

DURANGO | Otsailaren 27tik martxoaren 4ra bitartean Durango inauterietako ospakizun berezietan murgilduko da. Egitarau zabalarekin, egun hauetan guztietan, durangarrek eta bisitariek adin guztietarako jarduerez gozatzeko aukera izango dute, jai giro parte-hartzailean.

Programazioa hilaren 27an hasiko da Eguen Zuriko kopla tradizionalekin hasiko da. Ikastetxe ezberdinetako ikasleek kaleak zeharkatuko dituzte inauterietako bertsoak kantatzen. 9:30etik 12:30era bitartean, Kurutziaga, Jesuitak, San Antonio eta Nevers ikastetxeek herria euren doinu alai eta koloretsuekin beteko dute.

Martxoaren 1ean ekintza ugari izango dira adin guztietako herritarrentzat. Hala nola, Landako Gunean, jolas-eremu librea bi ordutegitan egongo da zabalik: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, txikienek segurtasun-giroan jolasteko aukera izan dezaten. Eguerdian, 12:00etan, Tabira auzoan Surrandien maskara tailerra egingo da, bertaratzen direnek euren sormena askatu eta maskara propioak sortu ditzaten.

Arratsaldean, 16:00etatik 20:00etara, Landako Gunean haur-parkea egongo da puzgarri eta jolas egokituak izango dituen espazio batekin. 18:00etan, Surrandien konpartsak eta hartzak kalejira alai eta animatua eskainiko dute, txistularien eta musika-bandaren laguntzarekin. Ibilbideak hiriguneko hainbat puntu zeharkatuko ditu, herritarrak inauterietako giroan murgiltzeko. Surrandien desfile tradizionala Kriskitin Dantza Taldeak antolatu du, Jaizale Txistulariak eta Tabira Musika Bandaren laguntzarekin.

Egunari amaiera emateko, 20:00etan, Santa Maria elizpean Erromeria Iratzar Taldearen emanaldia izango da, egunari amaiera ezin hobea emanez.

Hurrengo egunean, martxoak 2, egitaraua kolorez eta adierazpen artistikoz beteko da. Aurreko egunetan bezala, Landako Guneko jolas-eremu librea ordutegi berean egongo da erabilgarri. 11:30etik aurrera, Otamotzena parkean makillaje artistikoko tailerra izango da. Eguraldi txarra egonez gero, ekintza Otamotzena auzogunera aldatuko da, Herria Auzo Elkartearen laguntzari esker. Arratsaldean, haur-parkea berriro egongo da martxan Landako Gunean, 16:00etatik 20:00etara.

Inauteriak aurrera doazen heinean, gozamenak ez du etenik izango eta martxoaren 3an, txikienek jolas-eremu libreakin eta haur-parkeakin gozatzen jarraitu ahal izango dute Landako Gunean, 16:00etatik 20:00etara bitartean.

Amaitzeko, hilaren 4an Inauteriei amaiera emateko egitarau berezi bat prestatu da. Landako Gunean, jolas-eremu librea goizez (11:00-14:00) eta arratsaldez (16:00-20:00) zabalik egongo da. Aldi berean, Madalena auzoan globo-tailerra egingo da 11:30etik 14:00etara, eta eguraldi txarra egonez gero, Francisco Ibarra kaleko arkupeetan egingo da. Eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera, DJ Saioak Santa Maria elizpean musika saio bizia eskainiko du, erritmoz eta energiaz beteta.

Egitaraua kontsultatzeko: www.durango.eus.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top