DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

‘Durango Kantari’ Ezkurdi eta Andra Mari zehar ibiliko da igandean

Durangoko Udalak “Durango Kantari” ekimenaren abesti libretoa berrargitaratu du eta eskuragarri dago Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), 2 euroren truke

Hurrengo irteera domeka honetan izango da

DURANGO | Durangoko Udalak “Durango Kantari” ekimenaren abesti libretoa berrargitaratu du. Libreto hori eskuragarri dago jada Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), 2 euroren truke, eta ekimenaren eta liburuxkaren beraren balioa nabarmentzea du helburu, herritarrei irteera guztietan gorde eta berrerabil dezaten sustatuz, ingurumena zaintzen laguntzeko.

“Durango Kantari” ren hurrengo irteera domeka honetan izango da, maiatzaren 26ean, Ezkurdin eta Andra Mari elizpean, 12:00etatik 14:00etara.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top