Ekitaldia asteazken honetan izango da, 18:00etan, Kurutzesantu Museoan (Kurutziaga kalea, 38)

DURANGO | Durangoko Udalak iragarri du Bizkaiko Foru Aldundiak Paisaiaren Katalogoa idazteko prozesuan lortutako azken emaitzak aurkeztuko dituela. Ekitaldia bihar, asteazkena, izango da, 2024ko maiatzaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Kurutzesantu Museoan (Kurutziaga kalea, 38).
Paisaiaren Katalogoa lantzeak Durangaldeko paisaia-baliabideak integratzea eta balioestea du helburu. Biharko ekitaldian, idazketa-prozesuaren xehetasun esanguratsuenak eta inguruko natura- eta kultura-ingurunearen kudeaketa eta kontserbazio hobea ahalbidetuko duten aurkikuntzak azalduko dira.
Udalak herritar guztiak gonbidatu nahi izan ditu aurkezpen honetan parte hartzera, emaitzak bertatik bertara ezagutzeko.