DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangaldeko Kopa zortzi mendi lasterketekin dator

Zirkuitu berria eskualdean jokatuko da 2025eko maiatza eta urria bitartean

Durangaldeko Koparen aurkezpen ekitaldia pasa den otsailaren 27an izan zen.

MENDI LASTERKETAK | Dena prest dago Durangaldeko Koparen lehen edizioaz gozatzeko. Mendi lasterketen zirkuitua zortzi probaz osatuta dago eskualdeko hainbat udalerritan, eta 2025eko maiatza eta urria bitartean egingo dira, Mallabian, Berrizen, Zaldibarren, Garaian, Mañarian, Atxondon, Amorebieta-Etxanon eta Elorrion egingo diren lasterketekin.

LASTERKETAK

  • Maiatzak 17: Zazpi Pago Mendi Lasterketa (Mallabia)
  • Ekainak 21: Amaraune Mendi Lasterketa (Berriz).
  • Uztailak 12: Zaldu Trail Mendi Lasterketa (Zaldibar)
  • Uztailak 19: Asto Trail Mendi Lasterketa (Garai)
  • Irailak 20: Mañaritik Atxetara 22k Lasterketa (Mañaria)
  • Urriak 5: Sorginen Lasterketa (Atxondo) (Axpe auzoa)
  • Urriak 18: Aramotz Mendi Lasterketa (Amorebieta-Etxano)
  • Urriak 25: Aldapegora Mendi Trail (Elorri)

Izen-emateak banaka egingo dira lasterketa bakoitzerako www.durangaldekokopa.com atarian, Koparako izena emateko beharrik gabe.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top