DOT Durangaldea

Durangaldeko Bizikleta Eskolaren aurkezpena izan da Durangon

Ehun kirolari gaztek baino gehiagok osatzen dituzte prestakuntza ezberdinak

Kirolari gazteen aurkezpena

TXIRRINDULARITZA | Joan den asteartean Durangaldeko Bizikleta Eskolako taldeen aurkezpena egin zen San Agustin Kultur Aretoan. Lepo beteta eta txirrindularitzako aurpegi ezagun askorekin, Julian Gorospe, Unai Etxebarria edo Aitor Galdo, besteak beste. Ohi bezala, Elorrio, Durango eta Abadiñoko Txirrindulari Elkarteen batasunetik sortutako kluba osatzen duten talde guztiak ezagutzera eman ziren.

Lehenik eta behin, 6 eta 14 urte bitarteko 80 haurrek osatzen duten eskolak aurkeztu ziren, eta, ondoren, Cafés Dromedario Flotanet-eko talde osoa aurkeztu zen, kadete zein juniorren errepideko eta MTBko taldeak osatzen dituztenak (30 txirrindulari). Aipatzekoa da Xuban Gorroñok Muskizen lortu berri duen garaipena.

Aurrerago, kadete mailako Occident Durangaldeko BE emakumezkoen taldeko neskek egin zuten salto, Durangaldeko Bizikleta Eskola eta S.C Punta Galea elkartuz sortu dena, Durangaldeko korrikalariek etxeko talde bat izateko aukera izan dezaten. Talde hau 9 neskak osatzen dute.

Azkenik, Eiser Hirumet 23 urtez azpikoen taldea aurkeztu zen, 19 txirrindularik osatzen dutena. Aurten, talde handiaren irudia ematen ari da, eta, batez ere, Zumaian Haritz Azurmendirena bezalako garaipen handiak lortzen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top