DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Atxondok jubilatuen tabernaren lizitazio prozesu berria hasi du

Udalaren helburua taberna «ahal bezain laster» irekitzea da.

Proposamenak maiatzaren 31ra arte aurkez daitezke
Proposamenak maiatzaren 31ra arte aurkez daitezke

ATXONDO | Hainbat saiakerak huts egin, deialdi batzuk hutsik geratu eta jubilatuen taberna irekitzeko iazko gorabeherak gainditu ondoren, Atxondoko Udalak tabernaren kudeaketaren lizitazio prozesu berri bati ekin dio.

Proposamenak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da. Beraz, proposamenak maiatzaren 31ra arte aurkez daitezke. Lehiaketaren oinarriak eta baldintzak udalaren web orriko “Kontratatzailearen profila” atalean jaso daitezke.

Esleipena urtebetekoa izango da, eta beste urtebetez luzatu ahal izango da. Helburua da lizitazioa egitea eta taberna lehenbailehen irekitzea.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top