Pitxitxiren etorrera eta igoera izango da Andra Mari jaiaren abiapuntua asteazken honetan
MAÑARIA | Ordu gutxi falta dira Andra Mari jaiak abuztuaren 14an hasi eta 16an, ostiralean, amaitzeko.
Pitxitxiren etorrera eta igoera izango da Andra Mari jaiaren abiapuntua, eta txupinazoa herriko gazteek egingo dute.
Dupla eta Xiberoots taldeen kontzertuak, herri kirolak eta pilota partidak izango dira aurtengo ekitaldi nagusietako batzuk. Pilota partiduari dagokionez, Aingeru Bernaola pilotari mañariarrak Victor Esteban profesional ohiarekin osatuko du bikotea. Aurkaria Arteaga ll – Merino II izango da.
Gainera, gazteen olinpiadak eta mus eta igel txapelketak antolatuko dira. Jaia ostiralean amaituko da, Burrunba elektrotxaranga, Pitxitxi agurra eta Lehian erromeriaren emanaldiarekin. 14tik 15erako gauean, autobus zerbitzua egongo da 04:00etatik 06:00etara, Mañariatik Durangora. Zerbitzua doakoa izango da.