DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

DKT nagusitu da emakumezkoen kluben arteko Bizkaiko txapelketan

Gizonezkoetan bigarren izan ziren eta Bidezabal AT hirugarren.

Durango Kirol Taldeko kirolariak. ARGAZKIA. DKT
Durango Kirol Taldeko kirolariak. ARGAZKIA. DKT

ATLETISMOA | Joan den asteburuan Bizkaiko Kluben arteko (16-20 urte) txapelketa jokatu zen Landakoko pistan, eta emaitza onak lortu zituzten gure ordezkariek. Durango Kirol Taldeak 126 puntu lortu zituen emakumezkoetan, Ezkerraldea (111) eta Atletismo Getxoren (95) aurretik. Gizonezkoetan, lehen postua Artunduagarentzat izan zen (119 puntu), bigarren Durango Kirol Taldearentzat (111) eta hirugarren Bidezabal AT taldearentzat (109 puntu).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top