Igor Gordobil, Culturaleko entrenatzailea, Beasainen aurka ligako estreinaldi ona aztertzen
FUTBOLA | Durangoko Kulturalak garaipenarekin ekin zion joan den asteburuan Hirugarren RFEF txapelketari. Lehen jardunaldia eta sentsazio onak Beasainen aurkako garaipenean (2-0). Igor Gordobil talde durangarraren entrenatzailearekin hitz egin dugu hiru puntu hauek aztertzeko eta denboraldi honetarako ezarritako helburuak errepasatzeko. «Goian egon nahi badugu, zero ateetara joan behar dugu. Epe laburrean gauzak ondo egiten baditugu, aparteko erronkak lortu nahi izango ditugu», azaldu du mister gipuzkoarrak.
Orain arteko okerrena, Lander Aspiunzaren lesio larria, denboraldia galdu baitu. Igande honetan, ligako bigarren partida, Santurtziren aurka (11.15ean, San Jorge).