DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Bi atxilotu Abadiñon, desobedientziagatik eta erresistentziagatik

Herritar batek Ertzaintzari jakitera eman zion bi pertsona kablea erretzen ari zirela Atxarte inguruko baso-pista batean

Gertaera pasadan astelehenean gertatu zen

ABADIÑO | Ertzaintzako agenteek 50 eta 51 urteko bi gizon atxilotu dituzte Abadiñon, desobedientzia- eta erresistentzia-delituak leporatuta, patruila batek ustez legez kontrako zerbait egiten ari zirenean harrapatu eta haren aginduei jaramonik egin gabe ihes egin ondoren.

Astelehenean, gaueko hamaikak baino lehentxeago, herritar batek Ertzaintzari jakitera eman zion bi pertsona kablea erretzen ari zirela Atxarte inguruko baso-pista batean.

Bertan zeuden pertsonek, polizia-ibilgailua ikustean, auto batean igo eta abiadura handian ihes egin zuten, agenteen aginduei jaramonik egin gabe.  Atzetik segi ondoren, susmagarrien ibilgailuak pistako ezponda jo zuen, eta berriz ihes egiten saiatu ziren atxilotu zituzten agenteei aurre eginez.

Kableari su ematen ari ziren lekuan, eta presaka ihes egin izanaren ondorioz, sute bat piztu zen, eta Foru Aldundiko suhiltzaileek itzali behar izan zuten.

Bi atxilotuak gaur goizean bertan jarri dituzte agintari judizialaren eskuetan, eta Ertzaintzak kablearen jatorria ikertzen jarraitzen du.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top