DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

«Berrizen mediku bat bakarrik uzteko mehatxua egin digute. Nork erabakitzen du premiazkoa dela?»

Pentsiodunen mugimenduak elkarretaratzea antolatu du ostegun honetarako, Osakidetzaren abisu berriaren ostean

Berriztar osasun zentroan atzo jarri zuten mezuaren irudia
Berriztar osasun zentroan atzo jarri zuten mezuaren irudia

BERRIZ | Atzotik, astelehena, herriko osasun zentroan jarritako kartel batek ohartarazten du ostiral honetatik aurrera, maiatzak 24, mediku bakar batek artatuko duela eta presazko arrazoiengatik bakarrik artatuko direla. «Orain pertsona bat bakarrik uzteko mehatxua egiten digute. Nork erabakitzen du zer den premiazkoa? Gaixoa? Aurretiko hitzordua duten langileek ?», salatu dute herriko pentsiodunen mugimendutik.

Mezu horrek sumindu egin du, eta kontzentrazioa antolatu dute ostegun honetarako, eguerdiko hamabietan, anbulatorioaren aurrean, «Osakidetzan murrizketarik ez, osasun publikoa defenda dezagun» lelopean.

Mobilizazioaren bultzatzaile den pentsiodunen mugimenduak azaldu duenez, Berrizek hiru familia-mediku ditu esleituta, “egia esan, egungo murrizketa-politikarekin eta ordezkapenik ezarekin arraroa da hirurak aurkitzea”. Azaldu dutenez, «ohikoegia da bi bakarrik egotea, lan-gainkargarekin eta horrek dakarren asistentziaren narriadurarekin».

Manifestazioa

Horren berri izan ondoren, manifestazioa antolatu da ostegunerako, 19:00etatik aurrera, udaletxetik abiatuta.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top