DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Berrizek 300 eurorekin sarituko du 2024ko argazkirik onena

Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da

 2023ko Carlos Erraldoiaren argazki irabazlea
2023ko Carlos Erraldoiaren argazki irabazlea

BERRIZ | Berriztar Udalak XXVI. Argazki Lehiaketa. Aurreko edizio guztietan bezala, aurkeztutako lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta udalerriarekin lotutako alderdietan oinarrituta egon beharko dute, hala nola bizitza eta ohituretan, jaietan, kirolean, arkitekturan, kulturan… Lanak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaituko da.

Modalitateari dagokionez, zuri-beltzeko edo koloretako argazkiak egin daitezke, 30 × 40 cm-ko euskarri zurrun batean. Euskarriaren barruan, argazki-paperaren gutxieneko tamaina 18 × 24 cm-koa izango da.

Epaimahaiaren erabakia azaroaren 21ean jakinaraziko da, eta sari banaketa azaroaren 22an izango da, 19:30ean, Kultur Etxean. Lehen saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 250 eurokoa, eta genero ikuspegiaren saria 200 eurokoa. Saritutako hiru pertsonetako bat ere ez bada Berrizkoa, 150 euroko sari berezia banatuko da.

Parte hartzen duten lanekin erakusketa bat egingo da Berrizko Kultur Etxean, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean.

Informazio gehiago HEMEN.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top