Izen-emateak hilaren 26ra arte egin ahal izango dira online edo kiroldegian bertan

BERRIZ | Berrizburu kiroldegiak 2. hiruhilekorako kirol ikastaroetan izena emateko epea ireki du eta datorren hilaren 26ra arte lurreko eta uretako jardueretan izena emateko aukera izango da.
Edozein ikastarotan izena eman ahal izango da, online edo kiroldegian bertan. Plaza kopurua gainditzen bada, zozketa bidez banatuko dira eta emaitza martxoaren 27an jakinaraziko da. Ikastaroak apirilaren 1etik ekainaren 26ra arte luzatuko dira.
Jarduerei eta ordutegiei buruzko informazio guztia hemen kontsulta daiteke.