Azken garaipena berriatuarentzat, 3-0 irabazita markinarrei

DURANGO | Aurten Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekua aukeratu du Bizkaiko Euskal Pilota Federakuntzak Herri arteko Zesta Punta Txapelketaren finala ospatzeko. Modalitate honetako zale durangarrek Bizkaiko klub indartsuena goratzen duen txapelketa entzutetsu honetako finalak ikusteko aukera izan zuten beraz pasa den aste hontan.
Herriarteko Txapelketan Klub bakoitzak bere bikote onenak aurkezten dituela hiru kategoriatan, Kadete, Gazte eta Senior mailatan eta jardunaldi bakoitzean 3 partidatara onena jokatzen da.
Aurten markinarrez eta berriatuarrez bete da Jai Alai durangarra, ia bi hilabeteko txapelketaren ondoren finalera sartu diren bi klubak hauek izan baitira. Goizeko lehen partiduan Berriatuak 30-11 irabazten zuen kadeteen mailan, markinarrek joko nabarmena erakutsi zuten, baina Berriatuak pilotari abiadura handiagoa ematen zion bikotea aurkeztu zuen eta horrek erraz gailentzea ekarri zien. Jardunaldiko partidarik gogorrena eta txalo zaparrada handiena jaso zuena, Gazte Mailakoa izan zen, 30-29 estu-estuarekin amaitu zena berriro ere Berriatuarentzat. Puntu honetan Txapelketa Berriatuaren esku zegoen jada, Markinako 2-0 globalarekin markinak ezin baitzuen titulua eskuratu, ezta Seniorreko partida irabazita ere. Beraz, azken partida tramite hutsa izan zen, eta Berriatuak berriro irabazi zuen 30-24, nahiz eta Arbe eta Markinako Salegi oso zuzen aritu ziren, tantuak bukatzeko inspirazio falta nabaritu zitzaien eta garesti ordaindu zuten. Beraz, berriz ere Berriatua irabazle Senior mailan eta azken garaipena berriatuarentzat, 3-0 irabazita. Eguerdirako, Ezkurdi plazako frontoi historikora hurbildu ziren berriatuko jokalari eta berriatuar jarraitzaile guztien poza nabarmena izan zen.