Gela berezi horiek goizez egongo dira, 9:30etik 15:00etara, Intxaurrondon, eta Landako Sotoetan, 15:00etatik 21:00etara, arratsaldez.
DURANGO | Azterketa-aldian udal liburutegiaren erabilera handitu egin denez, Durangoko Udalak ikasgela gehiago prestatu ditu udalerriko ikasleei ikasteko gune egokia eskaintzeko.
Ekainaren 21era arte, bi kokapen berri daude herritarren eskura, baldintza ezin hobeetan ikasi ahal izateko. Gela berezi horiek goizez egongo dira, 9: 30etik 15:00etara, Intxaurrondon, eta Landako Sotoetan, 15:00etatik 21:00etara, arratsaldetan.
Neurri horren bidez, Durangoko Udalak irtenbide praktikoak eskaini nahi ditu, ikasleek garai erabakigarri honetan dituzten beharrei erantzuteko.