DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

«Azkenengo 40 urteetan Zaldibar jo zuen ingurumen-hondamendirik larriena»

Gaur lau urte erori zen zabortegia Eitzaga auzoan

Monolito batek duela lau urteko luizian hildako langileak gogoratu ditu

ZALDIBAR | Gaur lau urte bete dira Eitzaga auzoko zabortegia erori zenetik. Atzo, Eusko Jaurlaritzak berretsi zuen maiatzaren erdialderako prest egongo zela espazioaren aldi baterako zigilatzea. Gaur herriko Udalak egun hura gogoratu nahi izan du: “40 urtean Euskal Herrian izan den ingurumen hondamendi latzena izan zen. Zaldibarren gainbeheraren ondorioak jasaten jarraitzen dugula gogoratzeaz gain, horrelakorik inon berriro ez gertatzeko bermeak eskatzen ditugu».

Horregatik, tragediaren laugarren urteurrenean, Zaldibarko Udalak oroitu nahi izan du Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán, zabortegian hildako langileak, eta Zaldibarko Udalaren eta herriaren elkartasuna, babesa eta hurbiltasuna erakusten diete senideei eta lagunei.

Era berean, Zaldibarko Udalak erorikoaren erantzukizun guztiak garbitzeko eskatu du, eta horretarako bere esku dagoen guztia egiteko konpromisoa hartu du, herrian gertatutakoa «beste inon berriro gerta ez dadin».

Azkenik, tokiko administrazioak eskerrak eman nahi dizkie hondamendia gertatu zenetik langileen bilaketa, eragindako pertsonen osasunerako eskubidea eta erantzukizunen garbiketa aldarrikatu duten pertsona eta kolektiboei, eta horretarako antolatzen diren ekitaldietan parte hartzera animatu ditu herritarrak.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top