DOT Durangaldea

Author name: E. S. I.

1.134,4 euro bildu dira ohikoa den Garaiko San Anton errematan

Bildutakoaren erdia parrokiarentzat izango da eta beste erdia Caritasen “Banbu” proiektuarentzat GARAI | Euria egin duen arren, ehun bat lagunek parte hartu dute Garaiko erremata tradizionalean. Aurten 1.134,4 euro bildu dira, iaz baino zertxobait gehiago. Herriko hogei bat baserrik hogeita hamar produktu baino gehiago eraman dituzte, hala nola babarrunak, porruak, intxaurrak, hurrak, txakolina, sagardoa eta […]

1.134,4 euro bildu dira ohikoa den Garaiko San Anton errematan Irakurri albistea »

Iurretako Marijesiei buruzko hitzaldia Itziar Navarro musikologoarekin

Urtarrilaren 21ean izango Goiruria Kultur Gunean IURRETA| Itziar Navarro Ibañez doktoreak Marijesiei buruzko egindako doktoretza-tesiaren aurkezpena egingo dau datorren astean, eguaztenean, urtarrilaren 21ean,  Iurretako Goiuria kultur gunean. Bertan, Marijesiak edo abendu-errondak aztertuko dauz, ikuspegi sozialetik eta musikaletik. Errondetan parte hartzen daben pertsonen diskurtsoetan eta praktiketan jarri dau bereziki arreta, azken hamarkadetan emondako  aldaketak ulertzeko. Tesian

Iurretako Marijesiei buruzko hitzaldia Itziar Navarro musikologoarekin Irakurri albistea »

Prest Iurretako IX. Mendi Astea eta Basatzan Mendi Bizikleta Martxa

Aurten Zaldai mendi taldeko sorreraren 25. urteurrena ere ospatuko da IURRETA| Iurretako Zaldai Mendi Taldeak prest dauka Iurretako IX. Mendi Astea. 2026 urtea hastearekin batera, urtarrilaren 27tik otsailaren 1era bitartean burutuko da. Urtero bezala, mendia herrira hurbiltzen saiatuko gara egunotarako antolatutako ekintza desberdinen bitartez. Horrez gain, aurten Zaldai mendi taldeko sorreraren 25. urteurrena izanik, argazki erakusketa bat egongo da

Prest Iurretako IX. Mendi Astea eta Basatzan Mendi Bizikleta Martxa Irakurri albistea »

Roald Dahl ipuingileari buruzko esker oneko jardunaldi literarioak Iurretan

Urtarrilaren 13tik 30era egitarau berezia izango da Iurretako biblioketan IURRETA| ​​​​​​​​Iurretako Bibliotekak Roald Dahl ipuingileari buruzko esker oneko jardunaldi literarioak antolatu ditu urtarrilaren 13tik 30era. Horrela, Roald Dahl idazle ospetsuaren lana omenduko du, klub irakurleetan zein ekitaldi berezietan. Urtarrilean zehar, eskola-inguruko klub irakurle guztietan “Hatz miragarria” eta “Matilda” lanak irakurriko dituzte. Roald Dahl norvegiar jatorriko eleberrigile,

Roald Dahl ipuingileari buruzko esker oneko jardunaldi literarioak Iurretan Irakurri albistea »

Durangok 16 ikuskizun eskainiko ditu maiatzera arte

Gaur hasiko da San Agustin Kultur Guneko arte eszenikoen denboraldi berria DURANGO|  2026ko urtarriletik maiatzera arte San Agustin Kultur Gunean izango diren ikuskizunak aurkeztu dira. Aurkezpen-ekitaldian Paule Sánchez Durangoko Udaleko Kultura zinegotziak, Arantza Arrazola gunearen koordinatzaileak eta Telmo Irureta aktoreak, denboraldiko ikuskizun garrantzitsuenetako baten protagonista, parte hartu zuten. Programazioak 16 ikuskizun eskaintzen ditu, antzerki, musika, dantza

Durangok 16 ikuskizun eskainiko ditu maiatzera arte Irakurri albistea »

Astelehenetik aurrera itxita egongo da Zornotzako Karmen kalea

Karmen kaleko biribilgunerako ibilgailuen zirkulazioa eten egingo da, ingurua urbanizatu eta oinezko egiteko obren eraginez AMOREBIETA-ETXANO| Datorren astelehenetik aurrera, urtarrilak 12, Karmen kaleko biribilgunerako (“Patata” eskultura dagoen biribilgunea) ibilgailuen zirkulazioa eten egingo da, ingurua urbanizatu eta oinezko egiteko obren eraginez. Lan horiek Karmen 2.0 proiektuaren baitan jasotzen dira eta horien helburua da hiri-arteria hori irisgarriagoa,

Astelehenetik aurrera itxita egongo da Zornotzako Karmen kalea Irakurri albistea »

Ruper Ordorika 40 Minutu rock jaialdian entzuteko sarrerak salgai

Otsailaren 20an izango da eta sarrerak 10 euro balio du DURANGO| Otsailaren 21ean ospatuko den 40 Minutu Rock jaialdian Ruper Ordorikaren kontzertu berezia izango da otsailaren 20an Plateruena Kafe Antzokian. Plateruenean. Hori dela eta, sarrerak dagoeneko eskuragarri daude  Intxaurre Kultur Elkartean eta online bidez, labur.eus/Ruper40 atarian. Kontzertuaren aurretik, X. urteurreneko ekitaldia egingo da, 19:30ean. Sarrera

Ruper Ordorika 40 Minutu rock jaialdian entzuteko sarrerak salgai Irakurri albistea »

Durangoko Udal Liburutegiko, Intxaurrondoko eta Landako I geletako ordutegia luzatu dute

Espazioek ordutegi bereziak izango dituzte azterketa-aldian, ikasleek ikasteko gune egoki bat izan dezaten. DURANGO | Durangoko Udalak jakinarazi duenez ikasleei ikasteko espazio egokiak eskaintzeko helburuarekin, urtarrilaren 18ra bitarte hainbat udal-espaziotan ordutegi berezia jarriko du martxan. Neurri honek adin guztietako ikasleei lasaitasunez eta irisgarritasunez azterketak prestatzeko aukera ematea du xede. Udal Liburutegia Liburutegiak bere ohiko ordutegia

Durangoko Udal Liburutegiko, Intxaurrondoko eta Landako I geletako ordutegia luzatu dute Irakurri albistea »

Martxoaren 28an eta 29an igaroko da Durangaldetik Korrika

Aurtengoa inoizko parte hartzaileena izatea espero dute DURANGALDEA| 24. KORRIKAren ibilbidea aurkeztu da. Guztira 3436 lekuko – hartze izango dira 24. KORRIKAn zehar, eta 2175 kilometro izango ditu aurten ibilbideak, beraz, inoiz baino parte hartzaileagoa aurreikusten da lasterketa. Edizio honetan, euskararen aldeko ekimen erraldoia Atharratzetik aterako da martxoaren 19an, eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa

Martxoaren 28an eta 29an igaroko da Durangaldetik Korrika Irakurri albistea »

Scroll to Top