DOT Durangaldea

Author name: A. Salterain

Lua Buron zornotzarraren kartelak iragarriko ditu Amorebieta-Etxanoko jaiak

Egileak herriko adinekoen oroitzapen eta bizipenak islatu nahi izan ditu kartelaren bidez AMOREBIETA-ETXANO | Herriko jaiak iristear honetan, Amorebieta-Etxanoko Karmen 2026 jaietako kartel ofiziala aurkeztu du Udalak, eta aurtengo edizioak berezitasun nabarmena dakar: herriko Nafarroa zentroko adinekoek izan dute protagonismoa sormen prozesuan. Aurten, Lua Buron zornotzarrak egin du kartel ofiziala. Udalak ikusgarritasuna eman nahi izan […]

Lua Buron zornotzarraren kartelak iragarriko ditu Amorebieta-Etxanoko jaiak Irakurri albistea »

Hainbat udalerrik San Joan sua bertan behera uztea erabaki dute

Amorebieta, Garai, Iurreta eta Berrizek San Joan suak bertan behera uztea erabaki dute DURANGALDEA | Bero boladak gurean jarraituko du ostegunera arte. Egun horretan tenperaturak gradu batzuk jaisten hasiko direla espero da, 36 °C inguruko gehienekoekin; antzeko egoera espero da ostiralerako ere. Asteburuan, eguzkiak argituko digun arren, giroa samurtu egingo da eta gehieneko tenperaturak 30

Hainbat udalerrik San Joan sua bertan behera uztea erabaki dute Irakurri albistea »

Bero itogarria ere martitzenerako

Berriz ere 40 ºC graduko tenperaturak izango dira eskualdean EGURALDIA | Gaur ere beroa itogarria izango da berriro. Maximoak, berriz ere, 35-40 ºC artekoak izango dira; minimoak nekez jaitsiko dira 20 ºC-tik leku askotan. Zerua hodei gutxirekin egongo da, bero-hodei batzuekin, bereziki Pirinioetan. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta kostaldean eki/ipar-ekialdeko haizea arratsaldean.

Bero itogarria ere martitzenerako Irakurri albistea »

Mañariko Udalak Errekondo jatetxearen kudeaketa lizitazio publikora atera du

Gutxieneko kanona hilean 363 eurokoa da eta kontratua gehienez hamar urtez luzatu ahalko da MAÑARIA | Mañariko Udalak Errekondo jatetxearen kudeaketa esleitzeko lizitazio publikoa abiatu du. Interesdunek abuztuaren 3ra arte izango dute euren proposamenak aurkezteko aukera. Lizitazio honen bidez, Udalaren helburua da herriko jatetxe enblematiko honen kudeaketa esleitzea, herritarrei zein bisitariei ostalaritza zerbitzua bermatzen jarraitzeko.

Mañariko Udalak Errekondo jatetxearen kudeaketa lizitazio publikora atera du Irakurri albistea »

Elorrioko Udalak Fytasaren lursaila eta instalazioak erosi ditu

Epe ertain-luzerako proiektu estrategikoak bulegoen eraispen urgentziazkoa eta lurzoruaren deskontaminazioa jasoko ditu ELORRIO | Udalak Fytasaren lursaila eta instalazioak erosi ditu. Operazio horren bidez, Udalak bere egin du urte luzez abandonatuta eta degradazio egoeran egon den eremu bat, eta aukera berri bat ireki du herriaren erdigunean kokatutako espazio hori berreskuratzeko, birgaitzeko eta etorkizuneko beharrei erantzuteko.

Elorrioko Udalak Fytasaren lursaila eta instalazioak erosi ditu Irakurri albistea »

Alerta gorria asteartera eta asteazkenera luzatu du Euskalmetek

Segurtasun Sailak maila goreneko abisuari eutsi dio datozen egunetarako ere DURANGALDEA | Euskadi astintzen ari den bero kolpeak gogor jarraituko du. Euskalmetek, Euskal Meteorologia Agentziak, alerta gorria luzatzea erabaki du, eta asteleheneko abisuari asteartekoa eta asteazkenekoa gehituko zaizkio, muturreko tenperatura altuek bere horretan jarraituko dutela aurreikusita. Egoera ikusita, Segurtasun Sailak protokoloak indarrean mantenduko ditu eguneko

Alerta gorria asteartera eta asteazkenera luzatu du Euskalmetek Irakurri albistea »

Abadiñok aire zabaleko lau emanaldi eskainiko ditu

Egitaraua ostiral honetan, ekainak 26, abiatuko da haurrentzako film batekin ABADIÑO | Udako gauak girotzeko asmoz, Abadiñoko Udalak Udako Zinema egitarauaren edizio berria aurkeztu du. Ekainean eta uztailean zehar, kalitatezko lau film proiektatuko dira aire zabalean, herriko gune ezberdinetan banatuta eta adin guztietako ikusleei zuzenduta. Emanaldi guztiak 22:00etan hasiko dira eta, euria eginez gero, saioak

Abadiñok aire zabaleko lau emanaldi eskainiko ditu Irakurri albistea »

78 urteko gizon baten gorpua topatu dute Ibaizabal ibaian, Iurretan

Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren arrazoiak argitzeko, gaur goizeko 08:20an abisua jaso ostean IURRETA | Ertzaintza 78 urteko gizonezko baten gorpua Ibaizabal ibaian agertu izana ikertzen ari da, Iurreta parean. Gaur goizeko lehen orduan, zehazki 08:20an, larrialdi zerbitzuek dei bat jaso dute ibaian gorpu bat zegoela ohartaraziz, Paduretako etxeen inguruan. Abisua jaso bezain laster, Ertzaintzako

78 urteko gizon baten gorpua topatu dute Ibaizabal ibaian, Iurretan Irakurri albistea »

Durangok Tabirako belar artifizialeko futbol zelai berriaren proiektua idazteko lizitazioa abiatu du

Futbol-zelai berria gaur egungo zelaiaren ondoan kokatuko da, haren atzealdean DURANGO | Durangoko Udalak Tabirako kirolgunean belar artifizialeko futbol 11ko zelai berriaren aurreproiektua eta egikaritze-proiektua idazteko laguntza teknikoko zerbitzuaren lizitazioa jarri du abian, kirol espazio horren eraldaketa integraleko prozesuaren baitan. Jarduera hori 2023-2027 Gobernu Planean jasota dago, eta legegintzaldi honetan bultzatutako proiektu estrategiko eta eraldatzaileen

Durangok Tabirako belar artifizialeko futbol zelai berriaren proiektua idazteko lizitazioa abiatu du Irakurri albistea »

Scroll to Top