DOT Durangaldea

Aste aldakorra aste honetan Durangaldean

Astelehena giro beroarekin eta ekaitz-arriskuarekin hasiko da eskualdean, asteazkenetik aurrera fronte hoztu eta euritsuagoak iritsi aurretik

Giro aldakorra aste honetarako ARGAZKIA: Xabier Elguezua

EGURALDIA | Aste aldakorra izango da. Astelehena zeru oso estaliekin baina oraindik giro beroarekin hasiko da; hala ere, ez da baztertzen noizbehinka ekaitz-zaparradaren bat botatzea.

Astearteak atseden txiki bat emango du, egun eguzkitsuago eta aldakorrarekin. Dena den, aldatze nabarmenena asteazkenetik aurrera iritsiko da: aire freskoaren sarrerak tenperaturen beherakada orokorra eragingo du, eta astearen bigarren erdialdean zeru lainotuak eta euri xumeak izango ditugu lagun.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top