Udalaren helburua taberna «ahal bezain laster» irekitzea da.
ATXONDO | Hainbat saiakerak huts egin, deialdi batzuk hutsik geratu eta jubilatuen taberna irekitzeko iazko gorabeherak gainditu ondoren, Atxondoko Udalak tabernaren kudeaketaren lizitazio prozesu berri bati ekin dio.
Proposamenak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da. Beraz, proposamenak maiatzaren 31ra arte aurkez daitezke. Lehiaketaren oinarriak eta baldintzak udalaren web orriko “Kontratatzailearen profila” atalean jaso daitezke.
Esleipena urtebetekoa izango da, eta beste urtebetez luzatu ahal izango da. Helburua da lizitazioa egitea eta taberna lehenbailehen irekitzea.