Lehoiak Txapeldunen Ligako 4. postuan finkatuta daude 52 punturekin

EUP! | Durangaldeko Telebistak saio berri bat eskaini zuen atzo, Athleticek Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen lortutako azken garaipena aztertzeko (0-1). Ostegunean Europa Leagueko final-laurdenetarako txartela lortu zuen, Erroma kanporatuz eta ligan garaipen berri bat lortuz (52 puntu). Orain geldialdia, aurretik datorren guztirako jokalariak berreskuratu eta deskonektatzeko.
Kevin Doylek aurkeztuta, gonbidatuak Koikili Lertxundi, Erramun Sebal, Argoitz Ugalde eta Oier Azkarraga izan ziren.
PROGRAMA OSOA hemen.