Hainbat lekutan 35 ºC-ak gainditu daitezke

EGURALDIA | Astelehenean bero handia egingo du Kantauri isurialdean eta kostaldean. Hego-ekialdeko haizea zakar samar ibiliko da eta, ondorioz, iparraldeko hainbat lekutan 35 ºC-ak gainditu daitezke. Goizean goiz ere tenperatura altua izango da. Arratsaldean kostaldeko leku batzuetan brisa apur bat sar daiteke. Gainerako tokietan, berriz, tenperatura maximoak aurreko egunekoen oso antzekoak izango dira, 30-33 ºC ingurukoak. Zerua oskarbi agertuko da.


