DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Bihar arte zabalik 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesua

Aurtengo edizioan 2026ko udal aurrekontutik 600.000 euro bideratuko dira

Duela gutxi berritu da
Epea asteazken honetan amaituko da

DURANGO | Asteazken honetan, apirilak 16, amaituko da Durangoko herritarrek 2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileen prozesuan proposamenak aurkezteko aukera duten epea. Prozesu honek aukera ematen die herritarrei udal kudeaketan zuzenean parte hartzeko.

Durangon erroldatutako 16 urtetik gorako herritar orok eta udalerrian erregistratutako elkarteek proposamen bat aurkeztu ahal dute www.partehartu.durango.eus plataformaren bidez. Horrez gain, proposamenak aurkezteko hiru hautestontzi fisiko jarri dira herritarren eskura: euskaltegian, musika eskolan eta adinekoen zentroan. Halaber, aurrez aurreko parte-hartzea ere posible da Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ/SAC).

Aurtengo edizioan, 2026ko udal aurrekontutik 600.000 euro bideratuko dira herritarrek proposatutako eta hautatutako proiektuak finantzatzeko. Diru hori herriko sei auzoetan banatuko da modu orekatuan: San Roke, San Fausto, Landako, Madalena, Erdialdea eta Tabira. Auzo bakoitzak 100.000 euro izango ditu.

Proposamenek udalaren eskumeneko gaiak jorratu behar dituzte, hala nola kultura, kirola, mugikortasuna, ingurumena, berdintasuna, hirigintza edo garapen ekonomikoa. Herritar bakoitzak proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du auzo bakoitzeko, eskaera zehatz bakar batekin.

Jasotako proposamen guztiak Udaleko zerbitzu teknikoek aztertuko dituzte, eta bideragarriak direnak herritarren bozketa-fasera pasako dira, ekainaren 9tik aurrera. Bozketarik gehien jasotzen dutenak 2026ko aurrekontuan txertatuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top