Tenperatura maximoak ez dira aldaketa handirik izango eskualdean
EGURALDIA | Asteazkeneko lehen orduetan hodeiak ugarituz joango dira. Eguerdi partean zerua lainotuta egongo da, baina ia ez du euririk egingo. Gauean euria egiteko arriskua baretu egingo da eta hodeiak gutxitu. Tenperatura maximoak, aldaketa handirik gabe. Ekialdeko haizea ibiliko da, eta hego-ekialdekoa nagusituko da arratsaldetik aurrera.