Durangaldeko leku askotan izotza egingo du berriro

EGURALDIA | Asteazkenean giro egonkor eta hotzak jarraipena izango du. Zerua hodei gutxirekin agertuko da, behe-hodei batzuekin; azken orduetan hodeiak ugariagoak izango dira. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa nagusituz. Tenperatura maximoak antzekoak edo pittin bat altuagoak izango dira, eta minimoei dagokionez hotzetik jarraituko dugu; barnealdekoa leku askotan izotza egingo du berriro.