Tenperaturak gora egingo du Durangaldean

EGURALDIA | Asteazkenean argitzera eta epeltzera egingo du. Eguna moteletik hasiko dugu, bereziki ipar partean, eta kostaldetik gertu eta Kantauri isurialdearen ekialdean euri txikia egin dezake. Egunak aurrera egin ahala hodei-geruza saretuz joango da eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da. Haizea nora ezean eta ahul ibiliko da hasieran, eta arratsaldean ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperaturak gora egingo du eta asteartean galdutakoaren zati handi bat irabaziko du.


