Tenperatura maximoak eta minimoak jaitsi egingo dira

EGURALDIA | Asteartean eguraldi egonkorra itzuliko da. Zerua ez da urdin egongo, erdi-mailako eta goi-mailako hodei ugari ikusiko dira, eta barnealdean lainoak izango dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak ez dira asko aldatuko. Minimoak jaitsi egingo dira, eta izotza egin dezake.
