Maximoak 24 gradura iritsiko dira berriro eskualdean

EGURALDIA | Asteartean giro eguzkitsua. Egunaren lehen partean haizeak hegoaldetik gogor jotzen jarraituko du eta tenperatura epela mantenduko da, arratsaldean baretzera joz, brisa sar daiteke. Kantauri isurialdean eguzkitsua, eta tarteka hodeiak lehen orduetan baino ez. Tenperaturak udaberrikoak izango dira berriro.