Zaparrada trumoitsuak egiteko aukera handiagoa izango da

EGURALDIA | Asteartean ezegonkortasuna handiagoa izango da eta zaparrada trumoitsuak egiteko aukera handiagoa izango da. Goizean, hodeiak eta ostarteak; iparraldean euria egin dezake, batez ere kostaldean. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta mardulagoak izango dira eta ekaitzak joko du; zenbait lekutan zaparrada handiak bota ditzake, txingorrarekin batera. Gauean trumoi-ekaitzak desegingo dira, baina Kantauri isurialdean euria egiten jarraituko du ziurrenik. Tenperatura maximoak jaitsiko dira eta giroak udazkeneko itxura hartuko du. Goizetik aurrera ipar-haizea ibiliko da.


